Elkartasunez, 2025eko maiatzaren 11n Senpereko aintzira milaka euskaltzalez betetzera deitu du Herri Urratsek, Senpereko kolegioaren bigarren partea irekitzearekin batera, Arberoa Ikastolan erretako eraikinaren berreraikitzeko xedez. Dupla taldea arduratuko da edizio berriaren kantua egiteaz.
‘Elgarrekin’ lemapean aurkeztu dute 42. Herri Urrats, «egungo jendarte indibidualistari aurre eginez, elgarrekin egitearen eta elgarrekin egotearen aldeko apustua egiten dugulako». Honela azaldu dute antolatzaileek pas den asteratean aurkezturiko edizioa. 2024koa arrakastatsutzat emanik, oraingoan ere antolakuntzari «gogo handiz eta indarrez» ekin diotela zehaztu du Koldo Rodriguez Herri Urratsen koordinatzaileak. Betiko hitzordua berritu du: 2025eko maiatzaren 11n, igandearekin, Senpereko aintziran, «Seaskari sostengua eman eta euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatzeko».
Eitb-ko bideoa ikusi