Ekainaren 17an, Izarrako irteera


Ekainaren 17an, igandea, Asti Lekuko familiek aukera ederra daukate egun pasa ederra elkarrekin egiteko Izarran. Aspaldiko ohitura denez Haur Hezkuntzako guraso ordezkari batzordeak kurtso amaierako irteera parte-hartzaile hau antolatu du animatzen diren familiek elkar ezagutu eta ondo pasa dezaten.
Ikastolan 10.30ean autobusera igo eta 11.30erako bertan egongo dira. Mugimendua eta algara ez dira faltako, egitaraua topera daukate eta: tailer dibertigarriak, futbol partidak, tortilla lehiaketa, ume-jolasak, txokolatada…
Arratsaldeko sei eta erdietan batzeko ordua heltzen da eta dena txukun-txukun utzi ondoren, 19.30ean denok etxera.
Animatu zaitezte, merezi du eta!!

 

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.