Ekainaren 13an, Euskaltzaleon Martxa Iruñean


Ekainaren 13rako, Euskaltzaleon Martxa lelopean, Iruñeko kaleak betetzeko mobilizazio jendetsua antolatzen ari dira Euskalgintzaren Kontseilua osatzen duten eragileak.

“Gero eta gehiago dira euskararen etorkizunaren gaineko kezka eta larritasuna adierazten dituzten datuak eta ikerketak, eta zailtasun horiei erantsi behar zaie euskararen biziberritzearen aurkako oldarraldi antolatu bat.

Martxa arratsaldez egingo da. 17:00etan Iruñeko hiru puntu ezberdinetan bilduko dira herritarrak: Antoniutti, Runako Parkea eta Askatasun Enparantza. Puntu hauetatik Iruñeko kaleak harrotasunez beteko dituzten hiru zutabeak abiatuko dira. Zutabeek Gazteluko Plazan bat egingo dute eta bertan egingo da ekitaldi politikoa, amaiera berezi bat emanez.

Zutabeetako bakoitzak euskarak behar duen Pizkunderako ezinbestekoak diren hiru oinarrietako bana ordezkatuko du: Ofizialtasun osoa, Jauzia hizkuntza politiketan eta Euskaltzaletasuna”.

Nekane Artola Ikastolen Elkarteko Lehendakariak aurretiza ezkertzen digu parte hartzea: “Mila esker eta ekainaren 13an Iruñean ikusiko dugu elkar!”

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.