DBHko ikasleek liburu bat idatzi dute denon artean


Pasa den ostiralean, hilak 23, Liburuaren eguna ospatzeko DBHko ikasleek denon artean istorio bat idaztea erabaki zuten.

Istorioa garatzeko, gelaz gela eraman zuten idatzia. Kontakizuna, apurka-apurka joan zen bere bidea egiten, eta amaiera eman ziotenean guztion aurrean aurkeztu zuten.

Batetik, idatzitako guztiarekin erakusketa txiki bat egin zuten, eta bestetik, ikasle batzuek txandaka irakurri zieten gainontzeko ikaskide guztiei.

Ikasleak adi-adi entzun zuten, kontakizun osoa entzuteko irriketan zeuden eta, ez baitzekiten gainontzeko ikaskideek nondik eraman zuten istorioa, ezta nola amaitu zuten ere.

Esperientzia parte-hartzaile eta sortzaile honekin oso ondo pasatu zutela adierazi zuten ikasleek, eta argazki batzuk bidali dizkigute zuek guztiokin partekatzeko.

 

Sakatu irudiaren gainean

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.