DBHko 2. eta 3. mailetako frantseseko ikasleak Donibane Lohizunen eta Baionan izan dira, hurrenez hurren


Apirilaren 1ean eta 8an, frantsesa ikasten duten DBH2 eta DBH3ko ikasleak Donibane Lohizunera eta Baionara joan ziren, hurrenez hurren, geletan ikasitako hiztegia eta esamoldeak praktikan jartzeko.
DBH2koak Donibaneko azokara joan ziren erosketak egitera, eta DBH3koak Baionako kaleetatik ibili ziren bertako hiritarrei galderak egiten.
Frantsesa praktikatzeko eta bi herri hauen ezaugarri batzuk ezagutzeko helburu bikoitza beteta eta esperientziaz gozatuta itzuli ziren talde bietako ikasleak.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.