DBH4ko zientzietako zenbait ikaslek Haizea Windgroup bisitatu dute


Aste honetan DBH4ko zientzietako ikasleek enpresa batzuk bisitatu dituzte. Asteartean, bisita hauetako bat aipatzearren, 28 ikasle, (4. B-ko 20 eta D-ko 8) Haizea Windgroupen Bilboko instalazioetan egon ziren.

Bertan, bisita gidatua egin zuten eta enpresaren nondik norakoak azaldu zizkieten (sorrera, garapena, proiektuak…).

Haizea Wind Group 2017. urtean sortu zen talde industriala da, eta aerosorgailuetarako metalezko egitura handien diseinuan, fabrikazioan eta muntaketan dihardu. Taldeak instalazio handiak ditu Espainian (Bilboko Portua, Agurain, Itziar eta Aranda de Duero), Argentinan eta Frantzian (Bresteko Portua), eta anbizio handiko hazkunde plana du datozen urteetarako.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.