Larunbatean Asti Lekuko DBH3 eta DBH4ko zenbait ikaslek First Lego League Euskadi txapelketaren 17. edizioan parte hartu zuten, Mondragon Unibertsitatean, DBH4koek Robotaren Portaerako 1. saria lortu zutelarik.
Zorionak!
Robot Performance (Robotaren Portaera) sarirako, 2 minutu eta erdiko errondetan robotak pistan lortutako emaitza erreala ebaluatzen da. Sari hau ez da elkarrizketa teknikoaren edo robotaren diseinuaren araberakoa (hori beste sari bati dagokio), pistako emaitzaren araberakoa baizik.
Honako robot hau duen ekipoa saritzen da:
- puntuazio ofizial handiena lortzen du
- programa autonomo fidagarri bati jarraitzen dio
- doitasunez betetzen ditu misioak
- eraginkortasuna eta estrategia erakusten du errondan
Euren irakasleek parte hartu duten ikasleek hilabete hauetan egindako lan, prestakuntza eta ibilbideaz harro daudela azpimarratu nahi izan dute. Lan bikaina!

