DBH4ko 4 ikasle, Gernikako Juntetxean, Fair Saturdayren “Kultura eta Etorkizuna” ekimenarekin


Aurreko ostiralean, urtarrilak 21, Asti Lekuko DBH4ko lau ikaslek (Ane Chamosa, Idaira Guarrotxena, Ibon Tamayo eta Irantzu Tamayo) parte hartu zuten Fair Saturday Fundazioak antolatutako “Kultura eta Etorkizuna” Nazioarteko Eskola Eztabaidaren azkenengo saioan.
Ekimen hau 2021eko azaroan hasi zen, eta Bizkaiko bost ikastetxetako ikasleek esku hartu dute. Hauek pentsamendu kritikoa konformismoaren aurreko salbabide gisa aldarrikatu dute, eta kulturak etorkizun hobe baterako duen garrantziaz eztabaidatu.
“Kultura eta Etorkizuna” Nazioarteko Eskola Eztabaida ikastetxeetako gazteei zuzendutako ekimena da, eta gazteenen artean kontzientzia kritikoa eta etorkizunarekiko jarrera positiboa garatzea du helburu.

 

Urtarrilaren 21ean ekimen honen azken saioa Gernikako Juntetxean garatu zen, eta bertan Asti Lekuko ikasleak Eskoziako eta Bizkaiko ikasleekin ingelesez aritu ziren.
Argazkiak ikusteko sakatu irudiaren gainean

Ikasleak Yune Mallona irakaslearekin

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.