DBH4, zineman ZINESKOLArekin


DBH4, zineman ZINESKOLArekin
Atzo, ostegunez, Asti Lekuko DBHko 4. mailako ikasleak Greenbook filma ikustera joan ziren Ballontiko zine aretoetara, IRUDI BIZIAK-en ZINESKOLA proiektuari esker.
Ikasleak goizeko saiora joan ziren eta gurasoek aukera izan zuten arratsaldeko emanaldira joateko, gero familian komentatu ahal izateko.

 

ZINESKOLA, IRUDI BIZIAK-en prebentzio eta hezkuntza proiektua
Helburua adikzioarekin eta beraien pertsona-garapenarekin zerikusia duten beste gaien inguruan gogoeta eta pentsamendu kritikoa nerabeengan piztea da eta horrela beraien emozio, sentimendu, bizipen eta kezkei heldu ahal izateko.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) ikasleei zuzendua dago.

IRUDI BIZIAKek, urtero arlo honekin loturiko pelikulen bidez, pertsonaien jarreraren azterketa eta hausnartzea bultzatzen du, material didaktikotik abiatuz ikasleek beraien esperientziara eraman ditzaten.

Ikasgeletan zinema tresna didaktiko gisa erabiltzen duen Euskadiko lehen erakundea da. Eta estatuko lehena, bere gaiak osasun hezkuntzarako eta drogen menpekotasunaren prebentziorako hezkuntza metodologia bat sortzeko erabiltzen.

 

1985ean sortutako elkartea da eta hezkuntza programa desberdinak garatzen ditugu zinema film luzeak zein laburrak erabiliz. Nori zuzenduta dagoen kontutan hartuta, bi eremu ezberdintzen ditugula: eskola-eremua eta eremu sozial eta kulturala (publiko orokorra).

Programa guztiek, zinema eta ikus-entzunezko elementuak erabiltzen dituzte, elementu motibatzaile gisa pantailan ikusten diren istorioen bidez. Funtsezkoak diren gaien inguruan -osasun hezkuntza, berdintasuna, inmigrazioa, elkarbizitza…- hausnarketa kritikoa egitea eta norbere buruaren haztea bultzatzea dute helburu.

ZINESKOLArekin

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.