Martxoaren 31n eta apirilaren 1ean DBHko 1. mailako ikasleak Asti Lekuko kultur astearen programa barruan, ikerlari eta kazetari bihurtuta, Santurtziko Itsas Museoan izan ziren.
Bertan, eguraldiak lagun, euskal tradizioko gaiak miatu eta arakatu zituzten. Eskuratutako informazio horrekin guztiarekin dibulgazio-artikulu bana idatziko dute. Amaitutakoan, gelako kideen artikuluak biltzen dituen aldizkari bat argitaratzeko aukera izango dute.
Bide batez, primeran pasatu zutela esan digute.