COVID-19 argibideak


COVID-19ak eragindako osasun-krisiari aurre egiteko hainbat prebentzio-neurri hartu ditugu ikastolan.
Hona hemen arloka zeintzuk diren ASTI LEKUN EGIN DITUGUN ETA EGITEN ARI GAREN EGOKITZAPENAK

I. ZERBITZUAK

II. HIGIENE OHITURAK

III. TARTE FISIKOA MANTENDU ETA KONTATUAK MUGATZEA

IV. FAMILIENTZAKO DEKALOGOA

V. COVID GELA ETA COVID ARDURADUNA

VI. ESPAZIOEN ERABILERAREN EGOKITZAPENA

VII. SEINALEZTAPENA

VIII. CURRICULUM EGOKITZAPENA

ARGIBIDE OFIZIAL GUZTIAK esteka hauetan ikus ditzakezue gaurkotuta:

I. ZERBITZUAK

Asti Lekuko Zuzendaritzan badakigu jantoki, garraio eta “egun on” zerbitzuak mantentzea lana eta familia bateragarri egiteko oso garrantzitsua dela eta horrexegatik covid-19 pandemiak baldintzatutako ikasturte berezi honetan ere abian jartzea erabaki dugu, beti ere ahalik eta baldintza seguruenetan garatu dadin ezarri beharreko neurriak hartuta.

Asti Lekuko Zuzendaritzan badakigu jantoki, garraio eta “egun on” zerbitzuak copy mantentzea lana eta familia bateragarri egiteko oso garrantzitsua dela eta horrexegatik covid-19 pandemiak baldintzatutako ikasturte berezi honetan ere abian jartzea erabaki dugu, beti ere ahalik eta baldintza seguruenetan garatu dadin ezarri beharreko neurriak hartuta.

JANTOKI ZERBITZUA

Jantoki zerbitzuaren egokitzapen prozesua, zentro gehienetan bezala, oso konplexua eta zaila izaten ari da, ikastetxeetako espazioak ez baitaude pandemiak ekarritako neurri berezi hauekin lan egiteko diseinatuta.

Asti Lekun jantoki zerbitzua erabat berrantolatu behar izan dugu, segurtasun, higiene, garbiketa eta, ahal den neurrian, gomendatutako distantziak mantendu ahal izateko.
Horretarako eten gabe lan egiten ari gara eta egunak/asteak aurrera joan ahala zenbait egokitzapen-aldaketa sartzen joango gara, harik eta zerbitzua baldintza egokienetan eta ohiko kalitatearekin eskaintzea lortu arte.
Hauek dira jantoki zerbitzuan hartu ditugun neurriak:

  • Psikomotrizitate gela egokitu dugu jangela berria sortzeko
  • Zerbitzuaren ordutegia zabaldu dugu, lehenago hasiz
  • Ikasle bakoitzari bere eserleku propioa egokitu zaio
  • Bizikidetzako talde egonkorretan edo “burbuila taldeetan” ez dauden ikasleak eserleku libre bat tartekatuz bazkaltzera esertzea lortu da. Jarleku libreak tartekatu ezin izan diren burbuila-taldeetan, gelen arteko distantzia mantentzen da -taldeen artean mahai bat hutsik utziz- baita ikasleentzako postu finkoak ere. Horrela, ez dute denekin kontakturik izango maskararik erabiltzen ez duten otorduetan.
  • Txanda bakoitzeko erabiltzaile kopurua jaitsi dugu.
  • Bazkaldu ostean umeak patioetan zaintzeko begirale gehiago daude. Hamabi langile berri ari dira patioak zaintzen, eta, gainera, gurekin lan egiten duten begiraleen lanaldia luzatu dugu. Guztira egunero 60 ordu gehiago.

GARRAIO ZERBITZUA

Hauek dira jantoki zerbitzuan hartu ditugun neurriak:

  • Eskuak sartu aurretik hidrogelez garbitu behar dira
  • Ikasle bakoitzari bere eserleku propioa egokitu zaio
  • Ikasleak, ahal den heinean, adinaren arabera taldekatuta jarriko dira autobusean
  • Langile eta ikasle guztiak, baita HHkoak ere, musukoa ipinita joaten dira
  • Zerbitzu bakoitza hasi aurretik autobusa desinfektatzen da

EGUN ON ZERBITZUA

Hauek dira Egun on zerbitzuan hartu ditugun neurriak:

GARBIKETA ZERBITZUA

    Hauek dira ikastolako espazioak desinfektatu eta ohiko garbitasuna areagotzeko garbiketa zerbitzuan hartu ditugun neurriak:

  • Gune guztien garbiketa eta desinfekzioa indartzeko txanda bereziak egin, espazio komunak eta pertsona askok erabil ditzaketen elementuak, barandak, ate-heldulekuak eta bestelakoak, etengabe garbitzeko.
  • Komunetan ere garbiketa txandak areagotu.
  • Lan egiteko espazioak sarri aireztatuko dira, eremu komunak, bilera-gelak, etab., batez ere. Inguruneak ez kargatzeko ahalegina egingo da.

II. HIGIENE-OHITURAK

Osasun eta Hezkuntza Sailek gomendutako neurriei jarraituko diegu:

  • Eskatutako higiene-arauei jarraituko zaie, eskuak eta aurpegia garbitzean arreta berezia jarriz. Eskuak garbitzea da gaixotasunaren aurkako oinarrizko prebentzio-neurri nagusia.
  • Klaseetan gel hidroalkoholikoa egongo da eskuen higienerako. Haur eta Lehen
    Hezkuntzako ikasleen kasuan, ikasgelako arduradunak (tutoreak, irakasleak…) gainbegiratuta erabili beharko dute. Kasu guztietan ura eta xaboia erabiltzea lehenetsiko da.
  • Babeserako maskarak erabiliko dituzte uneoro, etxetik ekarritakoak. Haur Hezkuntzako ikasleak maskarak erabiltzetik salbuetsita egongo dira.
  • Ez dituzte begiak, sudurra eta ahoa ukituko.
  • Eztul edo doministiku egitean, ahoa eta sudurra estaliko dituzte erabili eta botatzeko zapiekin. Zapirik ez badago, ukondoaren barruko aldea erabiliko da, eskuak ez kutsatzeko
  • Eztul edo doministiku egin ondoren eta ahoa, sudurra edo begiak ukitu aurretik, eskuak kontu handiz garbituko dira urarekin eta xaboiarekin, 20 segundotan gutxienez
  • Espazioak aireztatzeko behar higienikoa ikusita, ikasleek, behar izanez gero, une batzuetan tenperatura baxuagoetan lan egiteko beharrezkoa den beroki-arropa erabili beharko dute. Horri dagokionez, autonomia pertsonal txikiagoa duten mailatan tutoreen eginkizuna izango da ikasleei babesa ematen laguntzea

III. TARTE FISIKOA MANTENDU ETA KONTAKTUAK MUGATZEA

  • 1,5 metroko pertsonen arteko distantzia gordetzen saiatuko gara uneoro.
  • Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako etapetan, ahaleginak egingo dira ikasleak bizikidetza-talde egonkorretan egon daitezen, lanerako eta aisialdirako espazio desberdinekin.
  • 2. agertokira aldatuz gero (hezkuntza presentzialera), Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako etapetan ikasle txikienen aurrez aurreko jarduera lehenetsiko da.
  • Egoera horretan, baita ere, eta Eusko Jaurlaritzak agindu dezakeena erreferentziatzat hartuta, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko etapetan aurrez aurreko jarduera eta telematikoa txandakatzeko aukera aurreikusten da.

IV. FAMILIENTZAKO DEKALOGOA

Ikasturte hasiera honetan ezinbestekoa izango da ikastetxeetan segurtasuna bermatzeko zenbait neurri errespetatzea. Eusko Jaurlaritzak argitaratutako dekalogoa oinarri hartuta, Asti Lekuko familioi prozedura hauek ahal denetean errespetatzea eskertuko genizueke.

1. Haurrek ezin dute ikastolara joan sukarra (>37ºC) badute. Horrek esan nahi du familiek ikastolara iritsi aurretik tenperatura hartu behar dietela.
2. Ahal denean, pertsona bakarra joango da ikastetxera ikaslearen lagun, eskola-egunaren hasieran edo amaieran, eta, ahal den neurrian, pertsona bera izango da beti.
3. Familiak ikastolan sartu ahal izateko, ahal denean, aldez aurretik hitzordua jarri beharko dute edo horretarako baimena izan beharko dute.
4. Familiak ezin izango dira inguruan geratu, taldekatzeak eratuz.
5. Haur guztiek izan beharko dute beren maskara, eskola-egunean erabiltzeko higiene-baldintzak bermatuko dituena.
6. Familiak lankidetzan arituko dira ikastolak oinarrizko higiene-ohiturak babesteko eta errazteko helarazitako jarraibideekin, hala nola:

  • ikastolako seinaleak errespetatzea
  • maskara erabiltzea
  • eskuak garbitzea
  • bizikidetza-talde egonkorreko kide izatea

7. Ikasle batek sintomak baditu ikastolan, familiari jakinaraziko zaio; beraz, kontakturako beharrezkotzat jotzen diren telefono zenbakiak eman beharko dira (bat baino gehiago ematea gomendatzen da).
8. Ikasleak sintomak baditu etxean, familiak tutorea jakinaren gainean edukiko du eta aldaketa esanguratsuak jakinaraziko dizkio.
9. Familiak, ikasleak ikastolatik kanpo egiten dituen eskolaz kanpoko jarduerei buruzko informazioa emango dio ikastetxeari, trazabilitate-arrazoiengatik eskatzen bazaio.
10. Ikasleen gurasoek edo tutoreek eremu emozionalari buruz egoki deritzoten informazio guztia helaraziko diote beren semearen edo alabaren tutoreari, eremu horretan COVID-19 testuinguruari lotutako gabezia/zailtasunen bat aurreikusten denean.

V. COVID GELA ETA COVID ARDURADUNA

  • COVID susmoaren ondorioz pertsonak isolatzeko hiru gela gaitu dira, COVID GELA izenekoak: 2, atezainaren etxebizitza izan zenean eta bestea DBHko esparru gelan. Higiene eta prebentzio material egokiekin hornituta daude.
  • Erreferentziazko arduradun bat izendatu dugu COVID-19arekin lotutako gaietarako. Kasuen kudeaketan, Osasun Publiko eta ikastolaren arteko koordinazioa Asti Lekuko Zuzendaritzarekin eta erreferentziazko arduradunarekin egingo da.

VI. ESPAZIOEN ERABILERA

  • Atsedenaldirako ordutegi eta espazio espezifikoak esleitu zaizkie taldeei, talde egonkorretako ikasleak nahastu gabe egon daitezen. Honen harira, patioetan 16 gune ezberdin bereiztu non LH eta DBHko ikasleek norberaren gelari dagokion bereizgarria eramango duten.
  • Jolasteko uneen zaintza indartu egin da, ikasleek eremu desberdinen erabilera ordenatua errespeta dezaten, talde egonkor desberdinetako ikasleen artean kontakturik egon ez dadin.
  • Komunak banaka erabiliko dira, eremu komunak partekatzea saihestuz, eta itxaroten dauden bitartean pertsonen arteko distantzia gordez. Horretarako, komun bakoitzaren tamainaren arabera, segurtasunezko distantzia gordetzeko okupazio-maila egokia ezarriko da.
  • Lokalen aireztapen naturala eta mekanikoa handitu egingo dira, barruko airea berritzen laguntzeko.
  • Beharrezko urruntze sozialari eutsi gabe pertsonak elkartzea dakarten kirol-jarduerak egiteko guneen erabilera saihestu egingo da.
  • Sarritan erabiltzen diren ateak irekitzeko mekanismoen eta teklatuen manipulazioa saihestea (ateak irekita edukitzea segurtasunari eragiten ez dion neurrian).

VII. SEINALEZTAPENA

  • Ikastolan, seinaleztapen-sistema bat ezarriko da, jende-pilaketak eta ikasleak espazio txikian gurutzatzea saihesteko, jarraitu beharreko segurtasun eta higiene neurriak gogoratzeko.
  • Aipatutako seinaleak adingabeentzat atseginak eta pedagogikoak izan daitezen ahaleginduko gara, horrela, askatasun falta edo debekua dirudien ikuspegia saihestuz.

VIII. CURRICULUM EGOKITZAPENA

  • Curriculuma malgutu egingo da, 2. agertokirako (hezkuntza presentzialrako) igarotze hipotetikora egokitu ahal izateko.
  • Kutsaduraren aurreko esposizio handieneko egoerak eragin ditzaketen irakasgaiak egokitu egingo dira, airearen edo kontaktuaren bitartez arriskurik ez sortzeko jarduerak proposatuz. (Interes berezia dute gorputz-hezkuntza edo musika arloek, adibidez)
  • Ikasturte honetako ordutegi, sarrera, irteera eta atsedenaldi berriak Urteko Planaren barruan ezarri dira.