Bruno Bernier Asti Lekun

Bruno Bernier Batxilergoko ikasleekin Asti Lekun


“Bruno Bernier, un ami de la Normandie nous rend visite et nous présente son department: L’orne”. Astearte honetan, hilak 10, Batxilergoko 1. mailako ikasleek Bruno Mernier Salesianos ikastetxeko frantses irakaslearen bisita izan zuten ikastolan. Ekintza hau ikasleek Frantziako kultura, ohiturak, antolakuntza, historioa eta abar hobeto ezagut ditzaten garatzen ari diren proiektuari lotuta dago. Leire Elexpe Asti Lekuko Hizkuntza mintegiko irakasleak azaldu digunez, hizkuntza bat ondo ikasteko  jatorrizko herrialdearen indiosinkrasia ezagutzea ezinbestekoa da.

Bruno Bernier-ek  bere departamentuaren aurkezpena egiteaz gain, aukera ezin hobea eman zien gure ikasleei frantsesaren ahoskera eta entzumena lantzeko.

Gure eskerrik beroenak Brunori bere lan ona eta eskuzabaltasunagatik. Merci.

Bruno Bernier Asti Lekun

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude