Bizkaiko kirola Emakumeenganako Indarkeriaren Aurka


Azaroaren 25a Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailak eta Euskara, Kultura eta Kirol Sailak aukera ezin hobea baliatu nahi dute Bizkaiko Kirol programen bidez indarkeria matxista sentsibilizatu eta prebenitzeko.

«Desberdintasunean oinarritutako gizarte batean bizi gara, eta emakumeen aurkako indarkeria matxista desberdintasun horren erakuslerik larriena dela salatzen dugu, Giza Eskubideak urratzeaz gain », adierazi dute.

Horretarako, kanpaina bat jarri dute abian, eta egun hauetan Bizkaiko kirol-erakundeei bidaltzen ari zaie, dagozkion kartel eta pegatinekin batera, azaroaren 27-28ko asteburuko kirol-lehiaketetan argazkiak atera ditzaten. Ondoren berdintasuna@bizkaia.eus helbidera bidaliko beharko dira, Bizkaiko Foru Aldundiak bere webgunean argitara ditzan.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.