Galdakaoko Eguzkibegi ikastolatik gogorarazten digute martxan dagoela Ibilaldia 2025eko denda.
Dendan Ibilaldiako diseinu barriak erosteko aukera dago, bai Galdakaoko Sollube kaleko 10.ean dagoen dendan, bai eta onlinekoan ere.
“Aurtengo edizioaren logoa eta leloak daramatzaten jantziekin batera hamaika produktu eskuragarri daude bertan, hala nola kamisetak, kirol-jertseak, biserak, oihalezko poltsak, botilak, katiluak eta bestelakoak”.