Aste honetan, Asti Lekuko ikasleek ondo merezitako oporrak hartu dituzte. Hain zuzen ere, HH eta LHkoek, asteazkenean, ekainak 22, esan zioten agur 2021-2022 ikasturteari, DBHkoek pasa den ostiralean, eta Batxilergoek apurtxo bat lehenago.
Berriro ere zoriondu behar ditugu ikastolako ikasle guztiak, txikienarengandik nagusiarengana, zailtasunei aurrean izandako erantzun bikainagatik. Ikasturte hau ez da erreza izan, pandemiak eragindako gorabehera asko izan baititugu, eta aurrekoetan bezala, ikasleen erantzukizuna, jarrera ona eta alaitasuna izan dira gu motibatu, lagundu eta bultzatu gaituen motorra.
ZORIONAK GUZTIOI! ORAIN DESKANTSATU ETA IZUGARRIZKO OPORRAK IZAN!