BERRIAk animalien onomatopeiak ikastera animatzen gaitu


BERRIAk, euskara aberatsa dela eta egunerokoan erabiltzeko baliabide ugari dauzkala kontuan hartuta, animalien onomatopeia batzuk bildu ditu bideo eder batean, modu erraz eta erakargarrian ikas ditzagun: ahateak kua-kua, oiloak karaka…
2018ko Euskaraldian arrakasta handia izan zuen bideo bat egin zuten, bi urtean 7.750 ikustalditik gora bildu dituena, eta hari horri tiraka, euskararen aberastasuna erakutsiko duten bestelako bideo batzuk egin ditu BERRIAk bigarren Euskaraldirako.

Bideoak osatzeko BERRIAren estilo liburuan dauzkaten gaikako hiztegi batzuk baliatu dituzte. Animalien onomatopeiei dagokiena bigarrena izan da.

Ezetz asmatu nola egiten duen astoak!

Bideoa ikusteko, sakatu irudiaren gainean

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.