Berbagunearen XI. edizioa azaroaren 14an izango da San Mamesen


Euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin, Bilboko Udalaren Euskara eta hezkuntza arloak eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara Zuzendaritza Nagusiak bultzatuta, “Bilboko XI. Berbagunea” antolatuko da 2024ko azaroaren 14an, San Mames futbol zelaian.
Ekimen honen erronka euskararen erabilera kalera ateratzea izango da, euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak elkarrekin euskaraz berbetan jarriz.
Euskaraz ulertzeko gaitasuna duen edonork har dezake parte, hau da euskarazko solasaldia oztopatuko ez duenak.
INFORMAZIOA ETA IZENA EMATEA:
Lekua: San Mames futbol-zelaia
Data: Azaroaren 14a, osteguna
Txandak:
• Goizez
1. 09:30-11:00
2. 11:00-12:30
3. 12:30-14:00
• Arratsaldez
4. 17:00-18:30

 

Sakatu irudian informazio gehiagorako

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.