Batxilergoko BAL proiektuak Auzitegi-Zientziak barne hartu ditu


Ikasturte honetan, batxilergoko ikasleei orientazio akademikoa emateko sortutako Asti Lekuren BAL proiektuak, auzitegi-zientziak sartu ditu bere mintegietan.

Innobasque, Ertzaintza eta Bilboko Arte Ederren Museoaren arteko proiektu bateratu baten bidez, Kriminologia ikasi nahi duten ikasleek lanbide honen nondik norakoak modu praktikoan ezagutu ditzakete.

Museoan egindako lehen saio baten ondoren, non prozesu osoa azaltzen zaien, -frogak biltzetik kasua argitzeraino-, hainbat ikastetxetako ikasle-bikoteak fikziozko kasu praktiko batez arduratuko dira. Aurtengoan, Chillidaren obra baten lapurreta argitu beharko dute.

Aurrerago, Kriminologia mintegiko ikasle guztiek Ertzaintzaren instalazioak bisitatuko dituzte.

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.