Batxilergoko 2. mailako ikasleen Agur Ekitaldia


Gaur, ekainaren 18an, batxilergoa bukatu duten ikasleei agur esan diegu ikastolan.
Aurtengoa Asti Lekuko 41. promozioa izan da eta pandemia egoeragatik familiak bertaratu ezin izan direnez, streaming bidez partekatu dugu haientzat hain berezia den ekitaldi hau.
Ikasturte hau guztiontzat zaila izan bada, zer esanik ez, batxilergoko 2. mailakoentzat. Horrexegatik inoiz baino indar handiagoarekin zoriondu nahi ditugu eta gure desiorik onenekin agur esan. Baita eskerrak eman ere beren jarrera eta portaera bikainengatik.

Izan zaitezte oso zoriontsu eta gogoratu Asti Lekun beti izango duzuela zuen etxea!

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.