Aste honetan ikus-entzunezkoen mintegiko batxilergoko 2. mailako ikasleek EiTBk Bilbon dituen instalazioak bisitatu dituzte, komunikazio arloko profesionalen lana zertan datzan gertutik ezagutzeko.
Bisita horiek Asti Lekuren orientazio akademikoko proiektua (BAL) osatzen duten jarduera desberdinen parte dira. Etapa honetako bi ikasturteetan zehar, ikasleei ezagutza, esperientziak eta hausnarketarako baliabideak eskaintzen zaizkie, lagungarriak izango zaizkienak beren etorkizun akademikoari buruz erabakitzeko orduan.