Asteazkenean Batxilergoko 2. mailako Zientzia mintegiko ikasleak IMQren Bilboko instalazioak bisitatu dituzte, hain zuzen ere, analisi klinikoei dagozkienak.
Bisita hauek Asti Lekuren BAL proiektuaren parte dira, eta ikasleei Batxilergoa bukatutakoan egingo dituzten ikasketak aukeratzen laguntzea dute helburu.