Batxilergoko 2. mailako heziketa fisikoko ikasleak bizikletaz ibiltzera irten ziren asteartean


Batxilergoko 2. mailako ikasleek JFAO (jarduera fisikoa, aisia eta osasuna) arloaren baitan ikasturteko bigarren irteera egin dute. Oraingoan bizikleta hartu eta Ezkerraldeko bidegorritik Barakaldoraino joan dira, eguraldia lagun.

Jarduera honek aukera eman die gure ingurunean kirola eta jarduera fisikoa egiteko dagoen eskaintza ezagutzeko, eta bide batez, gaur egungo gazte askoren ohitura sedentarioen alternatibak beraiek uste baino hurbilago eta errazago daudela konturatu daitezen.

Ibilbidean arazo txiki batzuk izan dituzten arren, esperientzia polita izan dela adierazi dute ikasleek.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.