Atzo, abenduak 1, Asti Lekuko Batxilergoko 1. mailako ikasle batzuek parte hartu zuten Zubialden antolatutako 2022ko Gazte Mintzodromoan.
Bertan, herriko hezkuntza zentroetako Batxilergoko 1. mailako eta DBHko 4. mailako 300 ikasle baino gehiago batu ziren mintzatzera. Ikasle kopurua ikastetxeko mugatua zenez, Asti Lekuk gela bakar bat eraman ahal izan zuen, hain zuzen ere, 1. A.
Hitz egiteaz gain, Marta eta Herbassfaian rap kantariez gozatzeko aukera ere izan zuten.
Portugaleten euskara PRAKTIKATU ETA BIZI!