Batxilergoko 1. mailako 17 ikasle Bergenen (Norvegia) egon dira


Batxilergoko 1. mailako 17 ikasle Bergenen (Norvegia) egon dira otsailaren 15etik 21era bitartean, ikasleen nazioarteko truke batean parte hartzen. Haiekin Garazi Miranda eta Javier Burón irakasleak joan dira.

Ohikoa denez ikasleak familien etxeetan ostatatu dira eta haiekin zenbait ekintza egin dituzte. Beste jarduera batzuk, ordea, denek batera burutu dituzte, arduradun norvegiarrek prestatuta; haietako batzuk ikastetxean bertan garatzeko modukoak izan dira eta beste batzuk inguruko toki esanguratsuenetan (txangoak, mendi ibilaldiak, bisitak…).

Asteazken gauean itzuli ziren etxera, nekatuta baina esperientziarekin oso pozik.

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.