Batxilergo Duala Asti Lekun


2025-2026 ikasturtetik aurrera, Asti Lekuko ikasleek Batxilergo duala American High Schoolen egin ahal izango dute, Academica International Studies erakundearen bidez.

Erakunde horrek hezkuntza-zerbitzuak ematen ditu eta onlineko irakaskuntzaren hornitzaile publikoa izateko aintzatespena du.
Behin batxilergoa amaituta, titulazio bikoitza lortuko dute, Asti Lekukoa eta Estatu Batuetako zentrokoa.

Horretarako, ikastetxe horretako 6 irakasgai gainditu beharko dituzte, gehienez ere lau ikasturtetan. Hau da, DBHko 2. mailan has daitezke eta Batxilergoko 1. mailan amaitu. Horrela egingo dugu Asti Lekun.

Prozesu osoa modu birtualean egingo da, eta parte hartzen duten ikasleak etengabeko harremanetan egongo dira tutoreekin.

Tutoreak arduratuko dira ikasleei orientazioa emateaz, egin beharreko asteroko zereginak markatzeaz, zuzentzeaz eta jarraipena egiteaz, bideokonferentzia tutorialen eta life session-en bidez.