Asti Leku San Nicolas arraun eskolan

Batxilergoko 1. mailakoak San Nicolas Arraun Eskolan


Batxilergoko 1. mailakoak Portugaleteko San Nicolas Arraun Eskolan
Aste honetan, Asti Lekuko batxilergoko 1. mailako ikasleak Portugaleteko San Nicolas Arraun Eskolan egon dira kirol honen oinarrizko ezaugarriak ezagutzen era teorikoan zein praktikoan. Azken honetarako, barruan zein itsasoan aritu dira arraunean.
Aurten Aitzol Belasko, Asti Lekuko ikasle ohia eta Jarrillerako arraunlaria, izan dugu laguntzaile eta gidari.
Betiko lez, klubak eskainitako ikastaro labur hau doakoa izan da, euren helburua baita neska eta mutil gazteak gurean hain errotuta dagoen kirol hau egitera animatzea.
Gure eskerrik beroenak luzatu nahi dizkiegu bai Aitzoli berari bai San Nicolas arraun taldeari, betiko moduan egin diguten harrera ederragatik. Mila esker!

Asti Leku San Nicolas arraun eskolan

 

Asti Leku San Nicolas arraun eskolan

Asti Leku San Nicolas arraun eskolan

 

Asti Leku arraunean

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.