Batxilergoko 1. mailako ikasleek orientazio akademikoa jasotzen jarraitzen dute, Asti Lekurekin lotura duten hainbat pertsonaren laguntzari esker (ikasle ohiak, gurasoak, langileak…), ikastolan antolatzen diren hitzaldien bidez.
orientazio akademikoko saio horiek Asti Lekuko BAL proiektuko mintegietan egiten den lanaren parte dira (ekonomia, osasungintza, ikus-entzunezkoak, ingeniaritza, zientziak, artea, psikologia eta gizartea…).
Azken egunotan, adibide pare bat aipatzearren, Izaro Álvarez, Martina Mendizabal eta Andere Bilbao izan ditugu Medikuntza, Erizaintza eta Fisioterapiari buruzko hitzaldian, batetik, eta Sara González, Arkitekturakoan, bestetik.
Beste behin ere, gure eskerrik beroenak helarazi nahi dizkiegu kolaboratzaile guztiei, Asti Lekuko ikasleekin egiten duten lan bikainagatik.
Mila esker, bene-benetan!