Bagaude denok Asti Lekun!


Astelehenetik, irailak 11, Asti Lekuko ikasle guztiak daude ikastolan. Aurreko astean hasi ziren heltzen lehenengo ikasleak, hain zuzen ere HH2, HH3 eta LHko 1. mailakoak. Aste honetan, gainontzeko guztiek eman diote hasiera 2023-2024 ikasturteari.

Ordutegiari dagokionez, batxilergokoek izan ezik, gainontzeko guztiek asteazkenera arte 12:30era arte bakarrik egongo dira ikastolan, egokitzapena egin dezaten. Ostegunetik aurrera, ohiko ordutegiarekin hasiko dira, hau da, 16:00ak arte.
ONGI ETORRI 2023-2024!

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.