Azaroak 25, ‘Zer ez duzu ulertu nahi? Solik bai da baietz’


‘Zer ez duzu ulertu nahi? Solik bai da baietz’ lelopean aurkeztu zuen Emakundek Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguneko aurtengo kanpaina, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru aldundiekin eta Eudelekin batera.

Kanpaina bateratu honen helburua zuzenean gizonei hitz egitea izan da: «Ezetz esateko modu asko daude, baina bat bakarra ulertzeko». Kanpaina honetan gizonak dira, emakumeekin batera, beste gizon batzuei galdera hori egiten dietenak.

Asti Lekun, beti bezala, bat egin dugu egun honetako aldarrikapenarekin eta ikastola osoak adierazi du aho batez ‘Zer ez duzu ulertu nahi? Soilik bai da baietz’ jarduera ezberdin batzuen bidez, hala nola hitzaldiak, talde hausnarketak, kartelak, bertso txapelketa, marrazkiak… Batxilergoko etapan ikasleek beraiek bideratu dute ekimena, haiek proposatutako gaiak jorratuz.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.