Nuria Sánchez Ausolaneko langile eta Asti Lekuko jantoki nagusiko arduradunak elikadura osasungarri, jasangarri eta solidarioari buruzko hitzaldia eman die Lehen Hezkuntzako ikasleei, Ausolaneko Elikabizia eskola-erakusketaren V. edizioaren baitan.
Elikabizia Ausolan Taldeak Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako eskola-jantokiko hezkuntza-proiektuaren bidez sortutako eskola-erakusketa da; 8 eta 12 urte bitarteko ikasleei zuzenduta, elikadura-ohitura osasungarriak, jasangarriak eta solidarioak sustatzea bilatzen du, ikasleengan eta hezkuntza-komunitatean (gurasoak, hezitzaileak…) eraginez.
Ausolanek, bere hezkuntza-proiektuaren bitartez, ikasleekin lan egiten du, gure osasunari mesede egiten dion, planeta zaintzen duen eta gure inguruko pertsonei laguntzen dien elikaduraren garrantzia nabarmentzeko.
V. edizio hau urtarrilean hasi da eta ekainaren erdialdera arte hainbat ikastetxetan ibiliko da. Helburua aurreko edizioetan lortutako zifrak gainditzea da, 4.000 ikasle inguru eta 50 ikastetxe baino gehiago atxiki baitira Euskadin eta Nafarroan.
Elikabizia Zaindu Janaria programaren barruan kokatzen da. Programa horren bidez, Ausolanek iraunkortasunarekiko eta bizimodu arduratsuen sustapenarekiko konpromisoa indartzen du.