Ausolanek eta BCCk goi sukaldaritza ekarriko dute Asti Lekura


Ausolanek, Asti Lekuko eguneroko menuak ikastolan bertan egiteaz arduratzen den enpresak, proiektu berri bat garatu du hiruhileko honetan Basque Culinary Centerrekin batera, jantokietara goi mailako sukaldaritza ekartzeko helburuarekin.

Asti Lekuri dagokionez, azaroaren 26an eta abenduaren 16an abian jarriko dute ekimen hau bi errezeta berrirekin: oilasko errea erromeroarekin eta limoia barazki eta patata laberatuekin eta arroz integral krematsua sasoiko barazkiekin.

“Innova Recetas by Ausolan izenpean, menuak berritzen hasi gara, proposamen osasungarri, nutrizional, deigarri eta mamitsu berriak lortzeko, hurbileko produktuak, tradizio gastronomikoak, testura berriak, zaporeak eta esperientzia gastronomikoak uztartuz.”, azaldu dute Ausolaneko arduradunek.

“Proiektua abian jartzeko, hainbat errezeta hautatu ditugu, eskola-jantokietako menuetan ohikoak direnak, eta plater osasungarri eta etxetik egiteko erraz berrietan birformulatu ditugu. Hori posible izan da BCC Innovation-ekin batera garatu dugun sorkuntza-proiektuari esker, zeina berrikuntzan oinarrituta dagoen soluzio bakarrak, diferentzialak eta pertsonalizatuak emateko”.

 

Gehiago irakurtzeko sakatu irudiaren gainean

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.