Aurreko asteburuan futbolariek garaikur batzuk ekarri zituzten Asti Lekura


Aurreko asteburuan futbolariek garaikur batzuk ekarri zituzten Asti Lekura
Dakizuenez, ekainaren 3tik 7ra bitartean Ramón de la Presa torneoaren hirugarren emanaldia burutu zen Portugaleteko Los Llanos futbol zelaian. Finalak ostiralean jokatu ziren eta Asti Lekuko alebin A-k irabazi zuen 2007koen kategorian.
Baina futbolari gazte hauek sasoian daudela erakutsita, larunbat eta igandean jokatutako “Lutxana Klubaren Mendeurrena” torneoa ere irabazi zuten.

 

Infantil C-koek ere eduki zuten asteburu arrakastatsua eta bi garaikur ekarri zuten Asti Lekura Abetxuko torneotik, euren kategorikoari dagokiona, batetik, eta Jon Basarteari atezain onena izanagatik emandakoa, bestetik.

ZORIONAK GUZTIOI!

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.