Ostegunean, maiatzak 25, Asti Leku Kooperatiba Elkartearen Ohiko Batzar Nagusia egin zen ikastolako Hitzaldi Aretoan.
Ohiko gaiak ez ezik, beste batzuk ere jorratu ziren, hala nola Errekurtso Batzordeko lau kide titular eta lau ordezko 2023-2027 aldirako hautatzea, Kooperatibaren estatutuak aldatzea (Euskadiko Kooperatiben 11/2019 Legera egokitzeko), eta Hezkuntzaren Euskal Lege berriaren ondorioz hezkuntza-sektorean sortutako ziurgabetasun-egoera aztertzea.
Ohikoa denez, batzarraren ondoren bertaratutakoek landutako gaiei buruzko iritziak partekatzeko aukera izan zuten mokadu bat hartzen zuten bitartean.