Asti Lekuren BAL proiektuaren ekintzak aurrera doaz


Batxilergoko 1. mailako ikasle batzuek GaztEkin proiektuan parte hartu dute.

Etapa honetako lehenengo mailako Asti Lekuko17 ikaslek, BAL proiektuaren barruan ekonomia-mintegiko partaideak direnak, Portugaleteko Udalaren Hezkuntza eta Gazteriaren sailak antolatutako izeneko programan hartu dute parte Bittor Kortabitarteren laguntzaz.
GaztEkin ekimena enpresak sortzeko ideiak eta bere garapenaren simulazio-jolasa da eta piztu nahi du, gazteen artean, bide hori egiteko grina. Gure ikasleek VOTE NOW enpresa-proiektua proposatu eta landu zuten, eta Jone Gonzalezek egin zuen ideiaren defentsa bikaina.
“Ikasleek oso balorazioa ona egin dute, eta espero dugu datozen urteetan berriro parte ahal izatea” dio Bittorrek. Zorionak denoi!.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.