Asti Lekun, udazkenaz gozatzen!


Irailaren 22an udazkena hasi zen eta Aste Lekuko Haur Hezkuntzako umeek ongi etorri ederra eman zioten hostoekin eta hostoen artean jolastuz.
Ze polit dagoen ikastola! Zenbat hosto jolasteko!
Asti Lekun, zorionez, leku asko dugu aire zabalean, bai patioak bai zuhaitzez jantzitako berdeguneak. Ume txikiei izugarri gustatzen zaie “mendira” (euren hitzetan) joatea eta orain inoiz baino gehiago ari dira gozatzen ikastolako inguru zoragarriak eskaintzen dizkien aukerekin.
Ongi etorri udazkena Asti Lekura!

 

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.