Asti Lekun, jo eta ke (kerik gabe)


Asti Lekun jo eta ke (kerik gabe) 

Ikastola martxan dago udan ere. Egun hauetan Elai Alai Kultur Elkarteak urtero antolatzen duen Nazioarteko Folklore Jaialdia abian da eta ikastola bost kontinenteetako ia 200 dantzari ostatatzen ari da bere barnean. Pasa den astean pairaturiko sutea ez da eragozpena izan mundu osoko gazte horiek kulturartekotasunaren jaia gure ikastolan ospa dezaten.

Bestalde, konponketa obrak abian dira. Sutearen ondoko lehenengo astean aseguruetako izapideak eta sutearen ikerketa urratsak eman dira. Tramite horiekin batera, konponketarako enpresa bat bilatu da ikastola  ziztu batean garbitu, konpondu eta edertzeko.

Konponketek gremio guztietako langileak beharko dituzte HHko eraikineko zerbitzu guztiak, gure ikasleak eta langileak irailean ikastolara ailegatzen direnerako, behar bezain ondo atondurik egon daitezen. Eta, zergatik ez, konponketak egin behar direla aprobetxatuz, saiatuko gara ikastola lehen baino pixkat politago uzten. Umeek eta nagusiek merezi dute eta!

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.