Asti Lekuko saskibaloikoek

Asti Lekuko saskibaloikoek badaukate kromo albuma


Asti Lekuko saskibaloikoek badaukate euren kromo albuma. Jokalari eta entrenatzaileen argazkiekin osatu beharreko albumen banaketa aurreko igandean hasi zen ezustean, saskibaloikoek teknifikazio saioa zeukatela baliatuz; sorpresa honek oso arrakasta handia izan zuen bertaratu ziren jokalari eta familien artean. Etorri ezin izan zirenek astelehenean bertan hartu zuten albuma. Orain, kromoak erosi eta lagunekin trukatu bilduma osatu arte! Kromoen zorroetan gainera opariak ere etor daitezke: poltsak, baloiak eta motxilak. Zorte on!

Asti Lekuko saskibaloikoek

Asti Lekuko saskibaloikoek

Pasa den denboraldian futbolekoek atera zuten albuma

Aurreko ikasturtean Asti Lekuko Klubak futboleko talde guztiak batzen zituen albuma atera zuen eta oso harrera ona izan zuenez denboraldi honetan saskibaloikoekin egitea erabaki zen.
Asti Lekuko saskibaloi eta futbolaren inguruko argibide gehiago Asti Lekuren ALDIZKARIAN irakur ditzakezue.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.