Asti Lekuko Saskibaloi Eguna 2022, maiatzaren 22an


Maiatzaren 22an, igandez, Asti Lekuko Saskibaloi eguna izango dugu ikastolan.
Covid-19 pandemiak eragindako 2 urteko etenaldiaren ostean, aurten berriro antolatuko dugu 2016. urtean Asti Lekuko saskibaloia sustatzeko helburuarekin sortutako familia-jardunaldi hau.
Goizeko 11:00etatik 18:00etara, bazkaria barne, kirol-ekintza batzuk garatuko dira bertaratzen diren ikasleekin: zirkuituak, jolasak, norgehiagokak…

Eguerdian familia bazkaria izango da Lehen Hezkuntzako jantokian. Indarrak berrituta, jarduerekin jarraituko dute arratsaldeko seiak arte.

Artxiboko irudia

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.