ASTI LEKU Kooperatiba Elkartearen Estatutu Sozialen 25. artikuluak ezartzen duenez,
kooperatibaren Artezkaritza Batzordeak OHIKO BATZAR NAGUSIRAKO deia zabaltzen du. Batzarra
2026ko maiatzaren 21ean izango da 18:00etan lehen deialdian, 18:30ean bigarren deialdian edo
19:00etan hirugarren deialdian, Portugaleteko Grumete Diego 19an dagoen kooperatibako egoitzan.
GAI ORDENA
1. Batzarraren akta onartzeko bazkideak izendatzea.
2. Aurreko batzarraren akta onartzeko txostena irakurtzea, 2025.05.29koa
3. 2025eko ekitaldiko memoria eta urteko kontuak aztertzea eta, hala badagokio, onartzea.
4. 2025eko ekitaldiko emaitzen banaketa.
5. Kudeaketa-plana eta 2026ko ekitaldirako aurrekontua azaltzea.
6. 2026 urterako behin betiko kuotak onartzea eta 2027. urterako aurreikusitako kuotak
zehaztea. 2026-2027 ikasturterako zerbitzu digitalen kuota. 2026-2027 denboraldirako klubaren
kuotak zehaztea.
7. Bazkide berrientzako hasierako nahitaezko ekarpena eta sarrera-kuota zehaztea.
8. Kontu-auditoreak izendatzea 2026, 2027 eta 2028 ekitaldietarako.
9. Kooperatibako organoak berritzea. Errektore batzordea: errektore batzordeko lau kide titular
eta bi ordezko hautatzea (2026-30 aldia). Hautagaiak aurkezteko informazioa.
10. 24-27 Plan estrategikoaren jarraipena.
11. Lehendakariari eta idazkariari beharrezko izapideak egiteko ahalmena ematea, hartutako
erabakiak Erregistroan inskriba daitezen eta eraginkortasun osoa lor dezaten.
12. Galde-eskeak.
