DBHko 3. mailako Lydia Duro eta Noa Manso Asti Leuko ikasleek kultura zientifikoan irakasgaian egindako bideo bat aurkeztu zuten Teknopolisek, Elhuyarrek eta Donostia International Physics Centerrek (DIPC) eratutako On Zientzia bideo-lehiaketan, eta publikoaren saria jaso zuten. “Gure bideoak minaren bitxikeriak azaltzen ditu modu interaktibo, motz eta interesgarri batean”, azaldu zuten euren aurkezpenean.
Zorionak, txapeldunak!
Gai zientifiko edo teknologikoei buruzko bideo laburren (5 minututik beherakoak) lehiaketa honen 14. edizioko sari banaketa Tabakaleran izan zen ekainaren 7an.
Lehiaketaren helburua da bultzatzea zientzia eta teknologiaren balio positiboak eta garapenekoak sustatzen dituzten bideo labur eta originalen ekoizpena eta difusioa, publiko mota guztientzako baliagarri izan daitezen. Gaia guztiz askea da: norberaren edo besteren ikerketak, gizartean edo komunitate zientifikoan puri-purian dauden gaiak, norberaren grina zientifikoak edo teknikoak, zientziaren oinarrizko kontzeptuak, zientziaren mugarriak, pertsonaia historikoak, etorkizuneko edo iraganeko zientzia eta abar.