Aste honetan, abenduro bezala, Asti Lekuko “jaiotza batzordea” etorri da ikastolara jaiotza Lehen Hezkuntzako atondoan ipintzera.
Aurtengoa 26. aldia izan da eta zoriondu behar ditugu gero eta hobeto egiten dutelako. Euren ilusioa eta eskuzabaltasuna ere eskertzekoak dira, benetan.
Zorionak lan onagatik, eta eskerrik asko, 26 urtean behin ere huts egin ez duzuelako!