Asti Lekuko Inauteriak, beti bezain ederrak!


Gaur, otsailaren 9an, ostirala, Asti Lekuko Inauteriak ospatu ditugu eta, beti bezala, ikastola kolorez, musikaz, dantzaz eta alaitasunez bete dituzte.

Haur Hezkuntzakoek, ohitura denez, oso desfile ikusgarria eta koloretsua eskaini diete familiei euren eraikinaren barruko patioan. Aurten, gainera, bi urtekoak izan ditugu ikastolan. Mundiala, benetan!

Lehen Hezkuntzako ikasleak, ordea, pasa den ikasturtean bezala, kanpora atera dira Portugaleteko eskola-jaitsieran parte hartzera irakasleek eta familiek lagunduta. Herriko kaleak animatu dituzte kantuan eta dantzan, beste ikastetxe batzuetako ikasleekin batera.

Ikasle nagusiek ere ospatu dituzte inauteriak ikastola barruan, eta oso koreografia originalak eta dibertigarriak eskaini dizkigute.

Guzti-guztiek gozatu dute ospakizun berezi honekin, eta aurretiaz egindako lan handiak bene-benetan merezi izan duela adierazi dute. Zorionak guztioi!

Familiei eskerrak eman nahi dizkiegu euren laguntza eta parte hartzeagatik. Mila esker, bene-benetan!

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.