Asti Lekuko Iker Palomok Batxilergoko Sari Berezia lortu du


Iker Palomok, joan den ikasturtera arte Asti Lekuko ikasleak, Euskal Autonomia Erkidegoan 2022-2023 ikasturterako deitu diren Batxilergoko 16 Sari Berezietako bat lortu du.
Sari horiek urtero deitzen dira, Batxilergoko ikasketak errendimendu akademiko bikainarekin egiten dituzten ikasleen ahaleginean eta lanean oinarritutako merezimenduak ofizialki aintzatesteko.
Ekainaren 14an egindako azterketa berezira aurkeztu ahal izateko, ezinbestekoa zen batxilergoko batezbestekoa 8,75ekoa edo handiagoa izatea.
Hori ez zen oztopo izan Ikerrentzat, nota bikainak izan baititu beti. Izan ere, pasa den ikasturtean Euskadiko USEko notarik altuena lortu zuen 9,85 punturekin.
Ikerrek, Batxilergoko Sari Berezia lortu duten gainerako 15 ikasleek bezala, egiaztagiriaz gain, 1.200 euroko dirulaguntza gordina jasoko du gailu digitalak erosteko.
ZORIONAK, IKER!

Artxiboko argazkia

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.