Asti Lekuko ikasleak Norvegian eta Alemanian daude, nazioarteko bi truketan parte hartzen


Aste honetan Asti Lekuko 27 ikasleko bi talde, Batxilergoko 1. mailako bata eta DBHko 3. mailako bestea, Bergenera (Norvegia) eta Obernburgera (Alemania) joan dira, hurrenez hurren, nazioarteko truke banatan parte hartzera.

Oraingo honetan, Asti Lekuko ikasleek abenduan eta otsailean, hurrenez hurren, bisitatu gintuzten Alemaniako eta Norvegiako ikasleei bisita itzuliko diete, eta haien familiekin hartuko dute ostatu, haiek hemen egin zuten bezala.

Talde bakoitzarekin Asti Lekuko bi arduradun doaz, zehazki, Batirtze Ibañez eta Javier Buron Norvegiako taldearekin, eta Xabi Etxegarai eta Julen Santos asteazkenean Alemaniara abiatu zen taldearekin.

 

Artxiboko irudia/Norvegiarren bisita 2023ko otsailean

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.