Asti Lekuko II Merkatu Solidarioa abenduaren 15ean antolatuko dugu


Iaz bezala, LHko ikasle, eta irakasleek eratutako jarduera solidario hau Portugaleteko Merkatuan egingo da. Bertan bi eratako produktuak salduko dira: ikastolako familiek etxetik ekarritako jostailuak eta liburuak, batetik, eta bestetik ikastolan egindako eskulanak.

Pasa den edizioaren arrakasta aintzat hartuta, aurten ordutegia zabalagoa izango du, 10:00etatik 19:00etara, eta arratsaldean jarduera batzuk izango dira (zozketak, aurpegiak margotzea…).

Lortuko dugun dirua RETT sindromea duen Portugaleteko neska baten tratamendurako erabiliko da.

Etxean dituzuen liburuei edo jostailuei 2. aukera eman nahi badiezue ikastolara ekarri ahal dituzue azaroaren 13tik 20ra, 08:30etatik 16:00etara (LHko liburutegian utzi).

Mila esker zuen laguntzagatik!

Artxiboko irudia, 2022

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.