Asti Lekuko “Gazte Agente Moreek” bere esperientziaz hitz egin digute 1


Duela urte batzuetatik hona, Portugaleteko ikastetxeetan Gazte Agente Moreak daude, sexismoari aurre egiteko lanean diharduen ikasle boluntarioen sarea. Ikasle boluntarioak dira eta hizkuntzan zein irudietan, espazioetan zein harremanetan jokabide sexistak detektatzeaz arduratzen dira. Horren ostean ondorioak bateratu eta irtenbideak proposatzen dituzte.

Ekimen honek nola funtzionatzen duen hobeto ezagutzeko, Asti Lekuko Gazte Agente Moreekin hitz egin dugu, zehazki Asti Lekuko Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoekin.

Tutoreek proposatuta, hainbat ikaslek aurkeztu zuten bere burua agente morea izateko, eta klase bakoitzeko bi hartuz osatu zuten taldea: Nahia, Igarki, Libe, Eider, Sergio, Haizene, Nahia, June, Eider, Andere, Mateo, Garazi eta June.

Lehenengo irteeran, beste ikastetxe batzuetako agenteekin bildu ziren Santa Klaran, eta beren proposamena aurkeztu zuten: eskolako patioen erabilera aztertzea, espazioen banaketa, jokaera ezberdinak… Hau urtarrilaren 31n izan zen.

Martxoaren 8an, Hezkidetza Taldeko DBHko eta batxilergoko ikaskideekin batera, herriko beste ikastetxe batzuek parte hartu zuten manifestazio batean irten ziren Portugaletetik.

Une honetan horma-irudi bat diseinatzen ari dira, zeinean parte-hartzaileek hitz bana ipiniko duten. Hauxek dira esperientzia hau islatzeko ikasleek hautatu dituzten berbak: hezkuntza, laguntza, feminismoa, harrotasuna, berdintasuna, indartsuak, askatasuna, morea, poza, elkartasuna, maitasuna, LGTBIQ+.

Gazte Agente Moreen gisa lan egiteak irakatsi die beste ikasleez gehiago arduratzen, bai eta euren hitzek eta ekintzek dituzten ondorioez eta elkarri laguntzeak duen garrantziaz gehiago jabetzen.

 


Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

One thought on “Asti Lekuko “Gazte Agente Moreek” bere esperientziaz hitz egin digute