Euskadiko XVII. Ekonomia Olinpiada joan den martxoaren 27an egin zen Euskal Herriko Unibertsitateak antolatuta. Lehiaketan Batxilergoko 80 ikaslek hartu zuten parte, ekonomia eta enpresa arloko ezagutzak neurtzea eta bikaintasuna sustatzea helburu duen proba zorrotzean.
Garaine Martínez Asti Leku ikastolako ikasleak, emaitza bikaina lortu zuen, 8. postuan sailkatu zelarik Euskadi mailan. Lorpen honek bere lanerako gaitasuna, ahalegina eta ekonomiarekiko interesa azpimarratzen ditu.
Olinpiadako probak bi orduko iraupena izan zuen, eta bertan test galderak, ariketa praktikoak eta testu‑iruzkin bat landu zituzten parte‑hartzaileek, Batxilergoko ikasgaietan oinarrituta.
Sarien banaketa ekainaren 5ean, ostirala, egin zen Sarrikoko Fakultatean. Zorionak, Garaine, egindako lanagatik eta lortutako emaitzagatik! 👏📊

