Asti Lekuko eskolaz kanpokoetan izena emateko epea zabalik dago


Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak urriaren 2an eman zuen jakitera egungo egoera epidemiologikoa kontuan hartuta, Haur Hezkuntzaren kasuan izan ezik, eskolaz kanpoko jarduerak egin ahal izango direla, “betiere ezarritako protokoloak eta Kontingentzia Plana betetzen badira, bai ikastetxearenak bai erakunde antolatzailearenak, eta prebentzio-neurriak errespetatzen badira (urruntzea, higienea eta maskararen erabilera)”.

Asti Lekun, ahal den neurrian, ohiko eskaintza mantendu eta azaroan hasten saiatuko gara, baina, baliteke ekintza batzuk, momentuz, abian jarri ezin izatea, bai pandemiaren egoeraren bilakaeragatik bai mailako eta ekintzako apuntatzen diren ikasleen kopuruagatik.

Izen-emate epea: urriaren 8tik 20ra, biak barne.

Argibide gehiagorako sakatu irudiaren gainean

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.