Ikasturte honetan Asti Lekuko eskolaz kanpoko jarduera batean edo gehiagotan parte hartu nahi duten ikasleek Educamosen eta gure webgunean eskuragarri dagoen formularioaren bidez eman beharko dute izena. Urrian hasteko azken eguna irailaren 16a da. Egun horretatik aurrera, eskabideak azarorako bideratuko dira, baldin eta plaza librerik badago.
2025-2026 ikasturteko eskolaz kanpoko jarduerak urriaren 1ean hasiko dira, eta familiei kontrakorik jakinarazi ezean – taldea osatu ezin izan delako –, ezarritako epean jasotako eskaera guztiak onartuak izango dira.
Informazio guztia eta izena emateko galdetegiak gure webgunean daude eskuragarri.


