Asti Lekuko Erregionaleko futbolariak, lesionatutako txikiak animatzen


Aurreko larunbatean, Asti Lekuko 3. mailako Erregionaleko futbolariek adore emateko keinu polita izan zuten klubeko bi jokalari txikiagorekin.
Aimar eta Markelek azken bolada honetan ezin dute partidarik jokatu ezta entrenamenduetan parte hartu ere hankan min hartuta daudelako. Klubeko nagusiek, animatu nahian, bien izenak zeramatzan kamiseta bana jantzita irten ziren zelaira larunbateko partida hasi aurretik eta taldearen argazkia atera zuten. Animo mutilak!
Ez dakigu harmailetatik heldu zitzaien Markel eta Aimarren indarrak lagunduta edo, baina denboraldiko lehen partida hori ederto jokatu zuten Asti Lekuko nagusiek eta Trapagaran C taldeari 6-0 irabazi zioten. Zorionak!

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.